Atzo abendualdia ospatu genuen eskolako kaperan. HH3 urtetik laugarren maila arte. Denen artean Jesusen sehaska prestatu genuen bere jaiotzearteko bidean gure laguntza eskeiniz. Oso ospakizun polita bizi genuen. Kantan ibili ginen ere. Poz-pozik😀😀
Arratsaldean berriz, entsaioak eta gero ,gure gela eta pasabidea apaintzen egon ginen. A zer nolako artistak ditugun gelan 👍👍